Politika -

Bakegintza

Lozak bake eta bizikidetza lantaldean agerraldia egitea eskatu du

Lozaren ustez, foro berriak taldeen arteko "elkarrizketa zuzena eta zentzuzkoa ahalbidetuko du" zenbait urtetan "desadostasunak" izan ondoren.

Jesus Lozaren ustez, foroak akordioak ahalbidetuko ditu. EITB.
Euskadi | Lozak bake eta bizikidetza foroan agerraldia egingo du
Jesus Lozaren ustez, foroak akordioak ahalbidetuko ditu. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Loza EAEko Bizikidetza eta Memoriarako ordezkariak Legebiltzarreko bake eta bizikidetza lantaldean agerraldia egitea eskatu du. Helburua "bere esparruko eskumenetan izango duen lanerako plana aurkeztea" da, Legebiltzarreko iturriek aditzera emandakoaren arabera.

Foroa iragan astelehenean osatu zuten Legebiltzarrean terrorismoaren amaierari elkarrizketaren bitartez laguntzeko eta "alderdien jarrerak hurbildu eta bestearen pentsaera ulertzea errazteko". Hurrengo bilera maiatzaren 2an egingo dute foroaren laneko plana zehazteko.

Jesus Lozaren ustez, Legebiltzarreko foroak taldeen arteko "elkarrizketa zuzena eta zentzuzkoa ahalbidetuko du" zenbait urtetan "desadostasunak" izan ondoren. Horrez gain adostasunak lortzen lagunduko du ETAren indarkeriaren behin betiko amaieraren testuinguruan.

Bilera sorta Lehendakariaren ordezkariak bilera sorta egin du alderdi politikoekin, erakundeetako ordezkariekin eta bestelako kolektiboetako kideekin; biktimekin eta Bildurekin, esaterako. Koalizio abertzalearekin bilera gehiago egiteko asmoa agertu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea