Politika -
Langileak gizarteratzeko plana
AVT: 'Biktimok traizio eta iruzur egin digutela sentitzen dugu'
Barne ministroarekin izandako bileran, Angeles Pedrazak ETAko presoek birgizarteratzeko barkamena eskatu beharko lutekela azaldu dio Barne Ministerioari.
Erredakzioa
Birgizarteratze planean sartu nahi duten ETAko presoek barkamena eskatu behar dutela esan dio Angeles Pedraza AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidenteak Jorge Fernandez Diaz Barne ministroari, eta haiek talde terroristarekin harremanak ere apurtu behar dituztela gaineratu dio.
Angeles Pedraza bi ordu baino gehiago egon da Jose Fernandez Diaz Barne ministroarekin, eta azken horrek preso terroristen birgizarteratze planaren inguruko xehetasunak eman dizkio.
"Ez dut uste barkamena eskatzea gehiegi kostako zaionik birgizarteratu nahi duen pertsonari", esan du AVTko presidenteak. Gobernuak egindako egitasmoaren edukiarekin "traizio eta iruzur'' egin diotela sentitu du, horren ustez, espetxe-politikan "aldaketa" bat dakarrelako. Pedrazak esan duenez, Gobernuak ETArekin negoziatu ez duela eta negoziatuko ez duela ziurtatu dio Fernandez Diazek. Halaber, preso terroristen inguruan har daitekeen edozein erabaki aldez aurretik biktimei jakinarazteko konpromisoa azaldu dio. Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentea "preso asko" Euskaditik gertu dauden kartzeletara gerturatzearen beldur dela esan du.
Planak aurrera jarraituko duela ziurtatu dio ministroak, nahiz eta biktimak ados ez egon horrekin, eta baldintza legal guztiak eskatzen jarraituko direla espetxe-politikan onurak izateko gaineratu du.
Elkarte gehienak, planaren kontra
Ermuko ForoaMamen Alvarez Voces contra el Terrorismo elkarteko bozeramaileak, berriz, egia esateko eskatu dio Gobernuari. ''Ez gara inozoak'', esan du.
Pilar Manjon M11ko biktimen elkarteko presidentearentzat zaila da plana Al Qaedako presoei aplikatu ahal izatea. Manjonek ez posible ikusten yihad islamiarraren preso bat plan honen bidez birgizartu ahal izatea, taldetik aldentzea betebeharreko baldintza baita plan horretan. Monjonek gogoratu du Al Qaedaren egitura ez dela ETAren egitura piramidalaren parekoa.
Covite elkarteak ez du adierazpenik egin, eta Zaitu euskal erbesteratuen elkarteko ordezkariarentzat ''zentzuzko plana da''. Hala ere, emaitzak aurreikusteko zailtasuna azpimarratu du, bere esanetan ''ezinezkoa'' delako aurrez jakitea zenbatek utzi ahal izango duten erakunde terrorista. '''Camorra' uztea bezalakoa da'', gaineratu du.Plana, Euskadiko espetxeetan
Euskadiko espetxeak izango dira gizarteratze plana aplikatzen lehenak , Espetxe Zuzendaritzako iturriek EFEri azaldu diotenez. Bertan, presoek gizarteratzea errazteko formazioa jasoko dute, hainbat 'gela'tan.
Programa berri horrekin bat egiteko baldintza bakarra bete beharko dute presoek: ETArengandik aldendu beharko dira, eta Barne ministerioak aurkeztutako planarekin bat egin. Euskal Herriko espetxe batera gerturatzeko lehenengo baldintza izango da, iturrien arabera.
Espetxe horietan, elkarbizitza eta balioen inguruko "hezkuntza gelak" abian jarriko ditu Gobernuak. Presoek ikastaroak jasoko dituzte, "gizarteratzea heltzen den unean prest egoteko".
Nolanahi ere, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak bermatu egin du presoek ez dutela onurarik jasoko, eta ez dutela ezer aldatuko terrorismoaren aurkako politikan.