Politika -
Espainiako Gobernua
Euskadiko espetxeak, gizarteratze plana aplikatzen lehenak
Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan, gizarteratzea errazteko formazioa jasoko dute presoek 'gela' ezberdinetan.
Erredakzioa
Euskadiko espetxeak izango dira Mariano Rajoyren Gobernuak iragarritako gizarteratze plana aplikatzen lehenak , Espetxe Zuzendaritzako iturriek EFEri azaldu diotenez. Euskal Autonomia Erkidegoko espetxeetan, gizarteratzea errazteko formazioa jasoko dute presoek 'gela' ezberdinetan, iturri berdinen arabera.
Programa berri horrekin bat egiteko baldintza bakarra bete beharko dute presoek: ETArengandik aldendu beharko dira, eta Barne ministerioak aurkeztutako planarekin bat egin. Euskal Herriko espetxe batera gerturatzeko lehenengo baldintza izango da, iturrien arabera.
Espetxe horietan, elkarbizitza eta baloreen inguruko "hezkuntza gelak" abian jarriko ditu Gobernuak. Presoek ikastaroak jasoko dituzte, "gizarteratzea heltzen den unean prest egoteko". Gizarteratze programa hauek martxan jarri aurretik, Barne Ministerioak hitzarmenak sinatu beharko ditu Eusko Jaurlaritzarekin. Onurak lortzeko baldintzak ez dituztela malgutuko gaineratu dute aipatu iturriek.