Politika -
Murrizketak
'Jaurlaritzak ez dio kalitatezko hezkuntza publikoari uko egingo'
Lehendakariaren esanetan, "hezkuntzari eta elkartasunari kentzen diogun guztia atzera pausoa izango da milaka pertsonarentzat".
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak kalitatezko Hezkuntza publikoari ez diola uko egingo esan du Patxi Lopez lehendakariak. Bere hitzetan hezkuntzan egiten diren murrizketak "atzera pausoa" dira "milaka pertsonaren" garapenean.
Patxi Lopezek Hezkuntzaren aldeko Munduko Ekimearen Astearen harira Bilbon egindako ekitaldian egin ditu. Hezkuntzaren astea apirilaren 23tik 29ra ospatzen ari dira.
Ekitaldian, Portugaleteko, Errekaldeko eta Bilboko hiru ikastetxeko ikasleek manifestu bat irakurri dute Jaurlaritzari Hezkuntzan murrizketarik egin ez eta Garapenerako Laguntza % 0,49tik % 0,7ra igotzeko eskatuta.