Politika -

Gizarteratze plana

Presoek terrorismoa atzean utzi beharko dute 'argi eta publikoki'

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak esan duenez, planarekin bat egitea "beharrezko baldintza izango da, baina ez nahikoa" ETAko presoak gerturatzeko.

Jorge Fernandez Diaz, Espainiako Barne ministroa. EFE
Jorge Fernandez Diaz, Espainiako Barne ministroa. EFE
Jorge Fernandez Diaz, Espainiako Barne ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak esan du gizarteratze planarekin bat egin nahi duten presoek terrorismoa atzean uzteko borondatea erakutsi beharko dutela "argi eta publikoki".

Planarekin bat egitea "beharrezko baldintza izango da, baina ez da nahikoa" ETAko presoak gerturatzeko, izan ere, Kartzela legearen baldintzak ere bete behar dituzte, gaineratu du ministroak Luxenburgera, Europar Batasuneko Ministroen Kontseilura, iritsi denean.

Fernandez Diazek esan duenez, proposamena "konstituzioarekin bat dator", hain zuzen 25. artikuluak "zigorren helburua birgizarteratzea" dela jasotzen duelako.

"Espetxe politikaren baitan anbizio handiko programa ezarri nahi dugu, talde terroristetako edota kriminaletako kideen birgizarteratzea erraztuko duena", erantsi du.

Halaber, Espainiako Barne ministroak azpimarratu duenez, ez da "inolaz ere" presoak Euskadira "hurbiltzeko plana", ezta "Auzitegi Konstituzionalak babesten duen Parot doktrinarentzako" inflexio puntua ere.

Bestalde, biktimek presoen gizarteratze plana nola jasoko duten galdetuta, Fernandez Diazek adierazi du "ziur" dagoela "terrorismoaren biktimek programa honekin memoriari, egiari, duintasunari eta biktimen justiziari lagundu nahi" diotela ulertuko dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea