Politika -

Frantziako hauteskundeak

Boza Fronte Nazionalari eman diotenen erdiek Sarkozy babestuko dute

Ezkerraren garaipenak "ez du ezer aldatuko" Jacques Henriot Fronte Nazionaleko Pirinio Atlantikoen departamenduko idazkari ohiaren iritziz.

Jacques Henriot. Argazkia: frontnational.com
Jacques Henriot. Argazkia: frontnational.com
Jacques Henriot. Argazkia: frontnational.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jacques Henriot Fronte Nazionaleko Pirinio Atlantikoen departamenduko idazkari ohia hauteskundeen emaitzaz jardun da Radio Euskadin eta bere alderdiaren gorakada baloratu du.

Bigarren itzulian Fronte Nazionalaren aldekoen bozak nora joango diren galdetuta, maiatzaren 1ean Le Penek Parisen emango duen hitzaldira arte itxaron behar dela adierazi du, orduan iragarriko baitu alderdiaren asmoa. Hala ere, "garrantzitsuena politika honetatik ateratzea da, egungo politikariek proposatzen duten Europa honetatik ateratzea", esan du.

Henrioten ustez, gauza bera da botoa Hollandi edo Sarkozyri ematea. Inkesten arabera, Le Penen hautesleen % 50ek Sarkozyri emango diote boza, baina, Fronte Nazionaleko Pirinio Atlantikoen departamenduko idazkari ohiaren ustez, "gure bozen % 50ekin Sarkozyk ez du irabaziko; boto gehiago beharko ditu, eta ez dakit non aurkituko dituen".

Ezkerraren garaipenak "ez du ezer aldatuko", Henrioten iritziz, "Bruselako ereduan gaudelako, bata edo bestea izan, guretzat berdina da", ondorioztatu du.

Fronte Nazionalaren gorakada jendea Sarkozyrekin oso haserre dagoelako gertatu da bere ustez. Ildo honetan, Marine Len Penen alderdia "herritarren alderdia da, eta frantziarren itxaropenak eramaten ditu".

Pirinio Atlantikoen departamenduan bere alderdiak eskuratu dituen emaitzak baloratu ditu. Estatuko batez bestekoarekin alderatuta, 6 puntu gutxiago eskuratzen ohi dituztela azaldu du, eta oraingoan lortu duten % 12a "azken hauteskundeetan lortutakoa baino gehiago da", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea