Politika -
Bakegintza
Lokarrik elkarrizketarako esfortzuak 'bikoizteko' eskatu die alderdiei
ETAren jarduera amaieraren iragarpenak sei hilabete beteko ditu bihar eta, horren harria, Espainiako Gobernuak ez duela "inolako urratsik eman" salatu du Lokarrik.
Erredakzioa
Lokarri herritar sareak euskal alderdi politikoei "elkarrizketarako eta elkarlanerako" esfortzuak "bikoizteko" eskatu die, Euskadin "bakea bermatu ahal izateko".
ETAren jarduera amaieraren iragarpenak sei hilabete beteko ditu bihar eta, horren harria, Espainiako Gobernuak ez duela "inolako urratsik eman" salatu du Lokarrik.
Paul Rios koordinatzailearen hitzetan, alderdi politikoen artean "elkarrizketa eraikitzailea" falta da.
Zentzu horretan, gizartearen babesa eskatu du Lokarrik, bake-prozesuari "bultzada" emateko eta kanpaina bat martxan jarri du Aieteko adierazpenaren inguruan sostengua biltzeko.
Lokarriren ustez, "desiragarria litzateke" ETAk "desarmeari" ekitea, baina Espainiako Gobernuaren jarrera "lagungarria" ez dela kritikatu du. "Iraganeko politiketan" gelditu da Rajoyren Gobernua, Lokarriren iritziz.
Mugimendu horren iritziz, alderdi politikoen arteko "benetako elkarrizketarik" ez da izan azken sei hilabeteetan.
Lokarrik sinadura bilketari ekingo dio orain, Interneten, gizarte foro ezberdinetan eta kalean. Datorren astean Aieteko adierazpenari buruzko liburua ere plazaratuko dute.