Politika -
Erreakzioak
Erregeak krisi garaian bidaietan xahutu izana salatu du Anasagastik
Bestalde, Ezker-Anitza-IUk erregea "behin betikoz joan dezala" eskatu du. Ezker Batuak antzeko adierazpenak egin ditu, "laster osasuntzea" desiratu du, "oinez abdikatzeko aukera izateko".
Erredakzioa
Iñaki Anasagasti EAJko senatariak adierazi duenez, Erregeak Botswanan izandako istripuak "barra-barra xahutzen duen erakunde ilun eta zahar bat" utzi du agerian. Anasagastik krisi garaian "bidaietan arin xahutu izana" kritikatu du.
Bere blogean argitaratutako artikulu batean esan duenez, Erregearen bidai hauetan xahutzen den dirua ezagutzeko interesa du. Halaber, "mundu osoan barregarria den zentzugabeko Borbon honekin Gobernuak Espainia Marka bat zergaitik eraiki nahi duen" galdetu dio bere buruari. "Osasun gaitzak eta egoera familiarra ikusita, zergaitik ez du Errepublikaren Eguna aprobetxatzen eta abdikatzen du?", gaineratu du.
Bestalde, Mikel Arana Ezker Anitza-IUko legebiltzarkideak Erregea "behin betikoz joan dezala" eskatu du. "Gure alderdiak ez du inoren gaitza desiratzen baina nagusia izanda, aldakako lesioekin kontu handiz ibili behar da", esan du, "hemendik Juan Carlosentzat baliaezintasun iraunkorra, ondoren PPren amnistia fiskalari atxikitzea eta behin betikoz alde egitea eskatzen dugu".
Antzeko adierazpenak egin ditu Alba Gutierrez Ezker Batua Berdeak alderdiko bozeramaileak. Erregea "laster sendatzea" desiratu du ondoren "oinez abdikatzeko aukera izateko eta hobeto egiten duenara dedikatzeko: besteren kontura bizitzea, hain zuzen ere".