Politika -

Iñigo Cabacasen heriotza

Hauek dira Ertzaintzak hartuko dituen neurriak

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak iragarri duenez, Ertzaintzak ez ditu gomazko pilotak erabiliko datorren urtetik aurrera.

Ertzaintzak ezin izango ditu gomazko pilotak erabili. Argazkia: EITB.
Ertzaintzak ezin izango ditu gomazko pilotak erabili. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak proposatutako neurriak hauek izan dira:

1. Eusko Jaurlaritzak epailearen eskuetan utziko du "uneoro" lortzen duen informazio "guztia". Horrez gain, Ertzaintzaren talde bat epailearen aginduetara utziko du, Iñigo Cabacas gaztearen heriotza argitzeko helburuarekin.

2. Iragan osteguneko operazioan parte hartu zuten ertzain guztiei barne espedientea irekitzea agindu du Ares sailburuak, "Ertzaintzaren barne arautegiari jarraituz, ohiko prozedurak erabili zituzten argitzeko helburuarekin".

3. Herrizaingo Sailak Segurtasun sailburuordeari eta Ertzaintzaren buruari lantalde bat sortzeko agindu du, Bilbon egindako operazioaren nondik norakoak jasotzeko.

4. Segurtasun sailburuordeak Ertzaintzaren operazioak aztertuko dituen talde auditore bat sortuko du, zaurituak dauden kasuetan.

5. Istiluen aurkako materialaren gaineko kontrola eta erabilera aztertuko duen instrukzioa agindu du Aresek.

6. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera, Ertzaintzaren Herri Segurtasuneko unitateek debekatuta izango dituzte gomazko pilotak 2013ko urtarrilaren 1etik.

7. Nolanahi ere, debekua ez da erabatekoa izango, brigada batzuek, hots, talde bereziek, Brigada Mugikorrek eta Errefortzu Brigadek "salbuespen batzuetan" egin ahal izango baitute.

8. Ertzaintzaren agente guztiek, ekainaren 1etik aurrera, identifikazio zenbakia ikusgai eraman beharko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea