Politika -
Kartzela-politika
Gaixo dauden presoek tratamendu 'duina' izatearen alde dago PSOE
Ezker abertzaleak eskatu bezala Espetxeetako Zuzendaritza Nagusiak gaixo dauden ETAko presoei tratu berezia eman behar dien ala ez galdetu diotenean egin ditu adierazpenok Villarrubiok.
Erredakzioa
Gaixotasun larriak edo sendagaitzak dituzten presoek "tratamendu duina" jaso behar dutela "zalantzarik ez" duela esan du Julio Villarrubia Kongresuko Justizia Batzordeko PSOEren bozeramaileak. "Giza eskubideei lotutako gaia da eta legean agertzen da", gaineratu du.
Europa Press albiste agentziak egindako elkarraizketan, gaiaren inguruan galdetu diote, hau da, ezker abertzaleak esaten duen bezala, ETAko presoek tratu berezia jaso behar luketeen, ala ez.
"Zalantzarik ez daukat, abertzaleak izan ala ez, gaixotasunari aurre egiteko tratamendua behar dutenek tratamendu hori jaso behar dutela", esan du diputatu sozialistak.
Ez da "grazia-neurria"
Villarubiak argitu egin du tratamendua jasotzea ez dela "grazia-neurria", ezta "karitatea" ere, Espetxeetako Lege Orokorrean dagoen araua baizik.
'Parot doktrina'ri dagokionez, Konstituzionalaren epaiari errespetua azaldu dio eta gaiaren inguruan "doktrina eta irizpide bateratuak" izatearen garrantzia azpimarratu du.