Politika -
ETAren zirkularra
Estatuak presoen inguruko konpromisoak bete ez dituela esan du ETAk
ETAk bidalitako idatzi baten arabera, PSOEren Gobernuak ezzuen taldearekin ezer adostu, baina "beste eragile batzuekin"konpromisoak hartu zituen.
Erredakzioa
ETAk presoei bidalitako zirkular baten arabera, Estatuak ez ditu presoen eta ezker abertzalearen legalizazioaren inguruan hartutako konpromisoak bete.
Dokumentua otsailekoa omen da eta PSOEren Gobernuak hartu omen zituen konpromisoak, Vasco Press agentziak esan duenaren arabera.
2011ko urriaren 20an ETAk iragarpena egin zuenetik hiru hilabete baino gehiego pasatu direla dio oharrak, eta Estatuak "Aieteko Nazioarteko Konferentziak" adostutako konpromisoa ez duela betetzen esaten du.
Estatuak ETArekin ezer adostu ez zuela nabarmentzen dute zirkularrean, baina "beste eragile batzuekin" (ez da zehazten zeinekin) bai egin zuela esaten da. "Ezker abertzalearen legeztapenaren eta euskal preso politikoen inguruan konpromiso zehatzak" hartu zituela diooharrak.
Presoei bidalitako dokumentuaren arabera, PSOEren Gobernuak ez du konpromisoa bete, baina bere jokaerarekin "gure jarrera politikoa" suspertzen du. "Ezkerreko esparru subiranista geroz eta indartsuagoa da. Azken bi hauteskundeetako emaitzak oso esanguratsuak dira", dio oharrean.
Bestetik, PPren Gobernuak egingo duena aztertzen du ETAk. "Blokeo egoera luzatzera jokatuko du. Oraingoz, ez du arriskurik hartu nahi, presio handiak dituelako. Kongresuan, Amaiurrekin hartu duten erabakia esanguratsua da: euren hitz eta printzipioen preso dira".
PSOEren gainbeheraren ondorioz, azken hauteskundeetan PP oso "indartuta" dagoela dio ETAk, eta ezker abertzalea sendo dagoen arren, "horrek ez dio behartu irtenbidea bilatzeko prozesuan pausoak ematera". "Segururenik datozen hilabeteetan, keinu positiboren bat ikusiko dugu", iragartzen du.
Gobernuak biktimak eta armak uztearen exijentzia eskatuko duela gaineratzen du "aurrerapausoak ez emateko".
Ezker abertzalea presoen gaia bultzatzen ari dela nabarmentzen du ETAk eta Bilbon egindako manifestazioa gogoratu du, baino Estatuak "ez du milimetro bat bera ere mugituko".
EAJren aurkako kritikak ere badaude. Euskal gizartearentzat ez duela "eskaintza estrategikorik" dio ETAk, eta "nagusitasuna mantentzeko motzean jokatzen jarraitzen du", gaineratu du. "Bitartekari gisa eskaini zaio Madrileko Gobernuari".
Azkenik PSOEren "gainbehera" aipatzen du, eta horrek "Gasteizeko gobernuaren bakardadea" ugaritzen duela dio. "Inork ez du zentimo bakar bat ematen Patxi Lopezen gobernuarengatik":