Politika -

Espetxe politika

Larri dagoen ETAko preso bat Euskadira hurbildu dute

Aitzol Gogorzak "joera suizidak" dituela ikusita erabaki dute hurbiltzea. Hain zuzen ere, Sevillatik Basaurira lekualdatu dute.

Aitzol Gogorza ETAko presoa. Argazkia: EITB
Aitzol Gogorza ETAko presoa. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitzol Gogorza ETAko presoa Basauriko (Bizkaia) espetxera aldatu dute, Sevillatik, buruko gaitz larri bat atzeman eta gero.

EFE agentziak jakinarazi duenez, Espetxe Zuzendaritzak ostiralean onartu zuen leku aldaketa, Gogorzak "joera suizidak" dituela ikusita. Horrenbestez, suizidioak saihesteko protokoloa ezarri diote Basauriko espetxean.

Gogorza Errenterian (Gipuzkoa) jaio zen, 1975eko irailaren 17an, eta 1999an atxilotu zuten, Poliziaren kontrol batean, Mont de Marsah herritik (Frantzia) gertu.

Atxiloketaren unean, ETAk 1997ko otsailaren 10ean Rafael Martinez Emperador Auzitegi Goreneko epailea hiltzeko erabili zuen arma atzeman zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea