Politika -
Auzitegi Konstituzionala
ETAko hainbat presori Parot doktrina baliogabetzea aztertzen ari dira
Astelehenetik 30 helegite inguru aztertzen ari da, eta datozen egunetan hartuko omen dituzte erabakiak.
Erredakzioa
Auzitegi Konstituzionala ETAko hogei preso ingururi Parot doktrina baliogabetzea aztertzen ari da iturri juridikoek berretsi dutenaren arabera. Datozen egunetan hartuko omen dituzte erabakiak.
Hainbat kasu dituzte epaileek mahai gainean. Iragarpenaren arabera, Konstituzionalak helegitea jarri dutenen alde eginez gero, aske geratuko dira. Doktrina hori ezarri aurretik espetxetik ateratzeko data finkoa ezarrita zuten presoen kasuak dira aztertzen ari direnak.
Konstituzionalaren asmoa zigorrak banan-banan ikertzea da, kasu guztietarako ebazpen bateratu bat egotea ekiditeko.
Lehen fasean, aurkeztutako helegiteen erdiak aztertzen ari dira, hogeita hamar kasu inguru. Denera, 62 helegite daude onartuta izapideak egiteko, baina denak ez dira ETAko presoenak.