Politika -

Osasuna

Gobernuak diru kutxa bat sortu nahi du erkidegoetako Osasuna babesteko

Gobernuak Estatuko autonomia erkidego guztien osasun zerbitzua babesteko funtsa sortu nahi duela esan du Ana Matok.

Ana Mato Osasun ministroa. Efe.
Ana Mato Osasun ministroa. Efe.
Ana Mato Osasun ministroa. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Ministerioak diru kutxa bat sortzea proposatuko die erkidegoei Estatuko autonomia erkidego guztien osasun zerbitzua babesteko. Alegia, berea ez den lurraldean daudenean osasun zerbitzua erabili ahal izateko, kutxa horretatik ordainduz, Ana Mato Osasun ministroak gaur Gobernuaren kontrolerako saioaren ostean iragarri duenez.

Ana Matok horrela erantzun dio EAJko Jose Maria Cazalis, Errioxako arabarrei buruz galdetu diotenean. Izan ere, bihar amaituko da Araba eta Errioxaren arteko akordioa adosteko epea.

Erkidegoek Osasun laguntza hori ematerakoan duten arazo ekonomikoei aurre egiteko proposamena da Ana Matorena, eta Ogasun eta Administrazio Publikoko Ministerioarekin elkarlanean arituko da Osasunekoa.

Matoren hitzetan, Osasun sisteman berdintasuna eta ekitatea mantentzeko kutxa da, eta "osasun ituna" bilatzeko eta erkidego desberdinen arteko gaixoak artatzeko sortu diren arazoak konpontzeko aurrerapauso bat dela gaineratu du.

Osasun ministroak jakinarazi duenez, erkidego guztietako gobernuekin harremanetan ipini da proposamena helarazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea