Politika -

Lehendakariaren bake plana

Jesus Loza PSEko legebiltzarkidea izango da bizikidetzarako ordezkaria

Jaurlaritzak alor horretan dituen politikak bideratzea eta koordinatzea izango da horren egiteko nagusia.

Jesus Loza, Joseba Egibar eta Andoni Ortuzar. Argazkia: EFE
Jesus Loza PSEko legebiltzarkidea izango da bizikidetzarako ordezkaria
Jesus Loza, Joseba Egibar eta Andoni Ortuzar. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Loza PSE-EE alderdiko legebiltzarkidea izendatu dute elkarbizitza eta memoria bultzatzeko bizikidetzarako ordezkaria. Ostegun honetan iragarri zuen lehendakariak kargu berri horren sorrera Legebiltzarrean, eta gaur bertan eman die izendapenaren berri bertako taldeei.

''Bere ibilbide politikoagatik eta bakearekin zein indarkeriaren biktimekin izan duen konpromiso pertsonalagatik, pertsona egokia da berebiziko zeregin horretan'', lehendakariaren ustetan.

Izatez mediku hematologoa da Loza. Egun PSE-EEko parlamentari eta idazkari lehena da Legebiltzarrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea