Politika -

Bake plana

Fernandez Diaz, ezker abertzaleak bake foroan parte hartzearen kontra

"Ezker abertzaleak ETAri behin betiko desegitea eta biktimei barkamena eskatu bitartean, uste dut ez direla foro horretan egon behar", esan du Barne ministroak.

Jorge Fernandez Diaz, Bruselan. Efe.
Jorge Fernandez Diaz, Bruselan. Efe.
Jorge Fernandez Diaz, Bruselan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Ezker abertzaleak ETAri behin betiko desegitea eta biktimei barkamena eskatu bitartean, uste dut ez direla foro horretan egon behar", esan du Barne ministroak.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren hitzetan, ezker abertzalea ez da "bakearen foroan" egon behar, ETAri disolbatzea eskatu arte, eta terrorismoaren biktimei barkamena eskatu arte.

"Ezker abertzaleak ETAri behin betiko desegitea eta biktimei barkamena eskatu bitartean, uste dut ez direla mahai horretan egon behar", esan du Barne ministroak.

"Amaiurrek, Bilbuk, eta ezker abertzaleak orokerrean ez diote inoiz ETAri desegiteko eskatu", esan du.

Urte askotan zehar ETA "atentatuak eta estortsioa egiten, eta euskaldunak eta espainiarrak hiltzen" egon da, eta ezker abertzaleak ez du "eragindako kaltea onartu", adierazi du.

"Uste dut batzuk EAEko hauteskundeetara begira daudela, lortu behar dugun helburuari baino: ETAren desegiteari", gaineratu du ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea