Politika -

Eusko Legebiltzarra

Foroan ez badago, ezker abertzaleak Ganbera desegitea eskatuko du

Maribi Ugarteburuk esan du lehendakariak urratsa eman duela, baina Legebiltzarreko batzorde berezian ezker abertzaleak, "gainerako alderdien baldintza berberekin", lekua izan behar duela.

Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramailea Legebiltzarrean. EFE
Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko bozeramailea Legebiltzarrean. EFE
Ezker abertzaleak Legebiltzarra desegitea eskatuko du, foroan ez badago

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak esan du lehendakariak iragarritako batzorde berezian lekua izan behar duela eta "gainerako alderdien baldintza berberekin" parte hartu behar duela. Horrela ez bada, Eusko Legebiltzarra desegitea eta hauteskundeak deitzea eskatuko duela iragarri du.

Maribi Ugarteburuk agerraldia egin du Eusko Legebiltzarrean, Juanjo Agirrezabalak (EA) eta Oskar Matutek (Alternatiba) lagunduta, Patxi Lopezek bere planaren xehetasunak azaltzea amaitu eta gero. Ugarteburuk uste du lehendakariak urratsa eman duela, baina Euskal Herriko gatazkaren "bertsio partziala" eman izana kritikatu dio. "Euskal gizarteak exijitzen duen mailan ez da egon eta garaileak-galtzaileak eskemari eusten dio oraindik", deitoratu du. Gatazka politiko bat dagoela ukatzea eta Legebiltzarrean abian jarri nahi duen batzorde berezi horretatik ezker abertzalea alboratu nahi izatea leporatu dio. Ugarteburuk azpimarratu duenez, ezker abertzaleak "prestutasun osoa" dauka elkarrizketarako foro batean parte hartzeko, "gainerako agente politikoekiko baldintza berdinetan bada". Ezker abertzaleari Legebiltzarreko batzordean parte hartzea galarazten bazaio, Gasteizko Ganbera desegitea eta hauteskundea deitzea eskatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea