Politika -

Nafarroa

ETAren amaiera aztertzeko mozioa bideratzea onartu dute Nafarroan

ETAren amaiera modu eraginkorrean eta frogagarrian lortzeko bideak abiatzeko eskatu diote UPN, PSN eta PP alderdiek Espainiako Gobernuari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak UPNren, PSNren eta PPren mozio bat bideratzea onartu dute. ETAren amaiera modu eraginkorrean eta frogagarrian lortzeko bideak abiatzea eskatzen diote alderdiok, idatzian, Espainiako Gobernuari.

Alderdi nazionalistek eragozpen ugari jarri dizkiote mozioari, baina azkenean onartu egin dute. Bildu eta Amaiur legez kanpo uztea eskatzeko UPyDk Kongresuan aurkeztu zuen proposamenaren testu alternatiboaren translazioa da mozioa.

Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen ostean Carlos Garcia Adanero UPNko bozeramaileak adierazi duenez, mozio hori, Kongresuan eztabaidatutakoa eta Mariano Rajoyk ETAren amaiera lortzeko Nafarroari ahotsa emateko hartu zuen konpromisoa "berritasunak" dira aurreko egoerarekin alderatuta.

Orain, Foru Erkidegoko ordezkari legitimoak "kontuan hartu gabe negoziazio mahai batean egotea baino zeregin normalagoa" eman zaio Nafarroari.

Bakartzo Ruiz (Bildu) oso kritikoa agertu da mozioarekin; izan ere, "Madrildik ekarri dute, Nafarroako errealitatera batere moldatu gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea