Politika -
Jaurlaritzaren ekimena
Poliziaren biktima izandako ETAko kideentzako dekretua egingo dute
Idoia Mendiak 1968-1978ko biktimen dekretuaren zirriborroa aurkeztu du Madrilen eta 1978tik aurrerakoentzako prestatzen ari direnak "polemika" sortuko duela onartu du.
Erredakzioa
Bere eskubideak urratu zirela frogatzen baldin bada ETAko kideei eragindako kalteak ordainduko dizkien dekretuaren berri eman du ostegun honetan Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak. Egun ''ikerketa fasean'' dago proiektua.Hori azaldu du ostegun Mendiak Madrilen, Jaurlaritzak orain hilabete iragarritako lehen dekretuaren zirriborroaren aurkezpenean. Lehen dekretu horrek 1968 eta 1978 bitartean ''indarkeria politikoaren baitan bidezkoak izan ez ziren sufrimenduak'' pairatu zituztenei ordaintzea jasoko du. Horrela, 1968-1978 urteen artean Estatuaren indarkeriak eragin zituen biktimek 35.000 eurotik 390.000 euro arteko diru-laguntzak jasoko dituzte.Kazetariekin egin duen gosariak sailburuak azaldu duenez, ezberdintasun argiak egongo dira lehengo eta bigarren dekretuaren arte. Lehenengoak inongo bokazio politikorik gabe halabeharrez bertan egon eta indarkeria jasan zutenen kalteak ordainduko ditu. Bigarrena, aldiz, zabalgoa izango da, eta polemika handiagoa piztuko du, Mendiak berak aitortu duenez."Gehiegikeriak onartzea''
"Gehiegikeriak onartzea da helburua'', azaldu du Mendia. ''Halabeharrez bertan zeuden eta biktimak izatea hautatu ez zutenak aitortzen ditu lehen proiektu honek''. ''Horrek legitimatu egiten gaitu; gu eta Segurtasun indarrak'', gaineratu du Mendiak. Ezker abertzaleren ''bi indarkerien'' diskurtsoari aurre egiteko modua ere badela ez du ezkutatu Mendiak.