Politika -

Filtrazioak

Aznar 'ultra' bat da AEBetako espioientzat

Wikileaksek zabaldu dituen agiri batzuetan agertzen denez, Stratfor Global Intelligence espioitza enpresa pribatuarentzat Aznar "Israelgo funtzionarioak baino estremistagoa" da.

Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohia. Foto: Efe
Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohia.
Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohia. Foto: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBetako espioiek barre egiten dute Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiaz eta bere ideiez, Publiko egunkariak Wikileaksen "azken esklusiba" aipatuta jakitera eman duenez. Wikileaksek Stratfor Global Intelligence espioitza enpresa pribatuaren milioika mezu elektroniko atzeman ditu eta mundu osoko 20 bat inguru komunikabideri helarazi dizkie.

"Ezkutuko CIA" deitzen dioten enpresa horretako Reva Bhalla Geolopolitika buruak bidalitako mezu elektroniko batzuetan Aznar "ultra" bat ("hardcore" jatorrizko hizkuntzan) dela esaten du, eta "Israelgo funtzionarioak baino estremistagoa" dela.

"Terrorista guztiak berdinak direla pentsatzen du eta erabateko guda dela haiei gailentzeko aukera bakarra. Terroristekin negoziatzearen kontra dago erabat eta gogor kritikatzen ditu Frantzia, Alemania eta beste herrialde batzuk horren harira", idatzi zuen Bhallak mezu horretan.

ETAri dagokionez, Aznarrentzat "su-etenak denbora irabazteko neurriak soilik" direla aipatzen du Stratforreko goi-kargudunak.

Espainiako presidente ohiaren itxuraz barre egiten du mezu horietako batean, "ile zoragarria" eta "janzkera ezin hobea" dituela azaltzen baitu.

Bhallaren ustez, Aznar "oso ideologizatuta" dago eta "lotsa" ematen dio 2004ko hauteskundeetako porrotak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea