Politika -

Radio Euskadi

PSE, EAJ eta PPren arteko 'hiruko' akordioak defendatu ditu Pastorrek

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak hiruko akordioak defendatu ditu, eta ondoren, Bildu gehitzeko aukera.

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailea Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailea Radio Euskadin. Argazkia: EITB
PSEren, EAJren eta PPren arteko akordioa defendatu du Pastorrek

00:53

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak, terrorismoarekin amaitzeko, bere alderdiaren, EAJren eta PPren artean akordioetara iristea defendatu du, baina "bistakoa da", ondoren, "akordio handi bat ixteko", Bildu gehitzeko aukera egon behar dela.

Akordio horretara iristeko ezker abertzalea aintzat hartu behar den ala ez eztabaidaz mintzatu da Radio Euskadin egin duen elkarrizketan.

Bilduk oraindik "ibilbide demokratikoaren zati bat" egin behar duela esan du Pastorrek. "Hortaz, ez da inor baztertzeko agertokia, baina bai faseak dituena", gaineratu du.

Akordioetara iristeko gaien artean, gertatutakoaren "partekatutako kontakizuna" eta "bakea suspertzeko politikak" daudela azaldu du, baita elkarbizitza demokratikoa eta "euskaldun guztien gogaidetasuna" ere.

"Memoriarik gabe" ezin dela bakerik lortu esan du Pastorrek, ezin baita "gertatutakoa estali; gogoratu egin behar da, eta datozen belaunaldietarako kontakizun horrekin pedagogia demokratikoa egin behar da".

Espetxe politikaren inguruan, agertokia "ezberdina eta hobea" dela onartu du PSE-EEko bozeramaileak, eta Espetxe Politika Orokorrak eta Konstituzioak hainbat aukera ematen dituztela adierazi du; beraz, "legea eskuan, eta legedia hautsi gabe, gauzak egin daitezke", gaineratu du.

"Ez gara ez amnistiaz ez preso guztiak kalera irteteaz ari", zehaztu du, "Espainiako kartzela politikaren gizarteratzeko helburuaz baizik".

Horregatik, "ETAtik aldendu nahi duten presoek eta birgizarteratu nahi dutenek", arazorik gabe egin dezaketela esan du, eta bere ustez, Gobernuak "dinamika" hori bultzatu beharko luke.

Aldundien erreforma fiskala "ezinbestekoa" dela uste du

Euskadin erreforma fiskala egitea "beharrezkoa eta ezinbestekoa" dela uste du Pastorrek, gehien irabazten dutenei zerga gehiago jartzeko, egun aldundiek errezeloak dituzten arren.

Gainera, buruzagi sozialistak ohartarazi du, Aldundiak "Eusko Jaurlaritzaren finantzen egoera zail berean edo okerrago" daudela.Gainera, buruzagi sozialistak ohartarazi duenez, "aldundiak Eusko Jaurlaritzaren finantzen egoera zail berean edo okerrago daude".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea