Politika -

Urdangarin auzia

Botere Judiziala: 'Pertsona guztiak berdinak dira Legearen aurrean'

Gabriela Bravo Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bozeramaileak Legearen aurrean auzipetu guztiak berdinak ez direla esan zuen ostiralean. Gaur adierazpen horiek argitu ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gabriela Bravo Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko bozeramaileak atzera egin du eta ostiralean egin zituen adierazpen polemikoak argitu ditu.

Iñaki Urdangarinen auziari aipu eginez, Legearen aurrean pertsona guztiak berdinak ez direla esan zuen ostiralean eta hautsak harrotu zituen. Gaur, kontrakoa adierazi du.

Aipatu adierazpenak gaizki ulertu zirela esan du; izan ere, "kasu bakoitzaren arabera, eta diskriminazioak ekiditeko, epaile batek erabaki bat edo beste har dezakeela esan nahi nuen, baina badirudi jendeak ez duela ulertu", azpimarratu du.

"Argi dago pertsona guztiak berdinak direla Legearen aurrean", erantsi du, eta Iñaki Urdangarinen epaiketaren inguruan esan duenari buruz egin diren "interpretazio okerrak" deitoratu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea