Politika -

EAJ-Jaurlaritza ika-mika

Urkullu Jaurlaritzarekin esertzeko prest 'Euskadigatik'

Akordio bat lortzeko, Eusko Jaurlaritzak "kontuen egiazko egoera erakutsi" behar duela esan du EAJko presidenteak.

Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentea. Argazkia; EITB
Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentea. Argazkia; EITB
Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidentea. Argazkia; EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko presidentea pest azaldu da "Euskadigatik" Eusko Jaurlaritzarekin esertzeko eta irtenbideak bilatzeko, baina baldintza bezala, Lopezen Gobernuak "kontuak argitzeko" eskatu du. Gainera, azken egunetako "mespretxuak" gaindia izan direla esan du, izan ere, sozialistek "arduragabeak, sarraskijaleak eta abertzale txarrak" deitu diete jeltzaleei.

Era honetan, EAJ eta PSE-EEren Gobernuaren arteko ika-mikaz mintzatu da, izan ere, Urkulluk Gobernuaren "deia" jaso zuela esan zuen "porrot egiteko zorian".

"Nahiez gero, egin dezakete" bere blogean argitaratutako artikuluan, Urkulluk esan du akordio batera iristeko, "kontuak argitu" behar dituztela.

Honen harian, "denen esfortzua eta lana eskatuko duen irtenbide bati heldu" behar zaiola esan du. "EAJ, hauteskundeak irabazi zituen alderdia, nahiz eta oposizioak alde batera bota gintuen, irtenbideari heltzeko prest dago. Euskadigatik! Eta gaia amaitutzat ematen dugu", esan du.

Lehendakariak aurreko egunean kontuen "oparoaldiari" buruz eman zuen "azalpenik sinesgarriena euskal enpresariak Euskadi hondoa jota ez dagoela esatea izan da", gaineratu du.

"Hori bai, enpresariek ez dute Jaurlaritzaren kontuen inguruan ezer ere ez esan, gauza bat Euskadi delako, eta zorionez, bestea, ezberdina erabat, Eusko Jaurlaritza", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea