Politika -

Ez ohiko bilera

Bidaiorri bat eratzeko, gizartean adostasuna sustatu nahi du Lokarrik

Espetxe politikaren inguruan, Gobernua "irtenbideak lortzeko ezintasunaren bidean" dagoela uste du Lokarrik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lokarri akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak bere lan ildo nagusiak iragarri ditu Donostian egin duen ez ohiko bileran. ETAk jarduera armatua utzi zuela iragarri zuenetik, lehentasun gisa, "denen artean bizikidetza eraikitzeko" adostasunak lantzea ezarri du.

Ohar baten bitartez, helburu hau gaur egin duten ez ohiko bileran adostu dutela adierazi dute. "Gizarte osoan eta eragile guztien artean elkarrizketa sustatzea eta barkamena bultzatzeko proposamenak aurkeztea da helburua", adierazi dute.

Era horretan, "euskal gizartearen nahia zehaztuko" dela uste du sareak eta erakundeek, alderdiek eta euskal gizarteak zilegitasuna emandako proposamen bat Gobernuari helarazi ahal izango zaiola.

Indarkeriaren amaieraren inguruan sustatutako Aieteko Konferentzia egin ostean Lokarrik deitu duen lehen bilera izan da gaurkoa.

Espetxe politikan, Gobernua "irtenbideak lortzeko ezintasunaren bidean" dagoela uste du Lokarrik. Gainera, "ETArekin kontaktua irekitzeko aukeraren inguruan, Rajoyren Gobernuak duen definizio ezaz" kexatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea