Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Urkulluk jakinarazi du Ares izan zela 'etsita' deitu ziona

EAJren presidenteak argi adierazi nahi izan du ez zuela "kiebra" hitza erabili Eusko Jaurlaritzaren diru-kontuen egoeraz hitz egin zuenean.

Iñigo Urkullu EAJren presidentea, Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Iñigo Urkullu EAJren presidentea, Radio Euskadin.
Urkulluk esan du Ares izan zela 'etsita' deitu ziona laguntza eske

01:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren presidenteak jakinarazi du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren koordinatzailea izan zela iragan astean "etsita" deitu ziona, dirurik ez zutelako laguntza eske.

EAJren presidenteak Jaurlaritzari erantzun dio ez duela "atzera egingo" eta diru-kontuen "benetako egoera" argitzeko eskatu dio, izan ere, "oraindik ez dute azalpenik eman".

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, Carlos Aguirrek atzo agerraldia egin bazuen ere, oraindik ez dute azaldu zein den Jaurlaritzaren egoera ekonomikoa.

Bestalde, Urkulluk argi adierazi nahi izan du ez zuela "kiebra" hitza erabili Jaurlaritzaren egoera ekonomikoaz hitz egin zuenean. Horren harira, Carlos Aguirreren agerraldia kritikatu du, izan ere, "zenbat diru duten esan zuen, baina ez zuen 2011ko defizit publikoaren benetako datua esan".

"Eusko Jaurlaritzaren diru-kontuak onak baldin badira, zergatik jotzen dute EAJrengana laguntza eske?", galdetu du buruzagi jeltzaleak.

Urkulluk aitortu du "atsekabetuta" dagoela bere hitzak "desitxuratu" zituztelako Jaurlaritzaren "gabeziak estaltzeko". Hala ere, "kezkatuta" agertu da Gasteizko Gobernuaren egoera ekonomikoarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea