Politika -

Gobernuaren neurriak

Gobernuak lan erreforma 'orekatua' onartuko du ostiralean

Datorren ostiraleko Ministro Kontseiluan onartuko dutela eta iruzurra kontrolatzeko plan “zorrotza” egingo dutela iragarri du. Erreformaren aurka sindikatuek grebarik ez deitzea espero du Bañezek.

Fatima Bañez Lan ministroa. Argazkia: EITB
Fatima Bañez Lan ministroa. Argazkia: EITB
Fatima Bañez Lan ministroa. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen datorren ostiraleko kontseiluan lan erreforma "orekatua eta erabatekoa" onartuko dela iragarri du Fatima Bañez Lan ministroak. Helburu nagusiak "epe motzean" enplegu gehiago ez suntsitzea, lan egonkorra sortzea, eta kaleratzeak "azken aukera" bilakatzeko mekanismo "eraginkorrak" barneratzea direla azaldu du.

Gainera, kontziliaziorako neurriak ere iragarri ditu ministroak, "zentzuzko lan ordutegiekin".

Bestalde, langabezia-prestazioak kobratzean iruzurraren aurkako "plan zorrotz" bat onartuko dela esan du. Neurri osagarriak hartuko dira Bañezen hitzetan, eta jada bere sailean aztertzen ari dira.

Autonomo eta enpresa txiki eta ertainei babesa

Urteko lehen hiruhilekoan Gobernuak Ekintzaileen Legearen aurreproiektua onartuko duela iragarri du Bañezek, autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei babesa emateko. Besteak beste, zerga pizgarriak jarri eta eragozpen administratiboak kenduko dira neurri honekin.

Azkenik, Gobernuak gizarte-eragile guztiekin eta alderdi politikoekin elkarrizketak izateko "lan handia" egingo duela ziurtatu du, Espainian "ezkortasuna" amaitzeko.

Erreformaren aurka sindikatuek grebarik ez deitzea espero du Bañezek

Erreforma honen aurka sindikatuek grebarik ez deitzea espero duela aitortu du eta eragile sozialei ardura eskatu die kalera ez irtetzeko.

2010ean PSOEren lan erreformaren aurka deitu zuten grebarekin alderatuta, "gauzak asko aldatu" direla zehaztu du. PSOEk egin zuen erreforma "partziala" izan zela esan du, eta PPk onartuko duena, ordea, "orokorra, egonkorra eta baliagaria" .

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea