Politika -
Lekukoak deklaratzen hasi dira
Urdangarinen deklarazioa bideoan grabatuko da, bazkide ohiak eskatuta
Palmako dukearekin lotura izan duten langile eta autonomoak deklaratzen hasi dira jada enpresaren estrukturaren zehaztasunak emateko.
Erredakzioa
Iñaki Urdangarien eta Noos kasuko beste inputatuen deklarazioak bideoan grabatzea onartu du Jose Castro Palma Arena auziko epaileak. Palmako dukearen bazkide ohiak, Diego Torresek, egin du eskaera.
Beraz, epaileak iritziz aldatzen ez badu behintzat, zortzi inputatuen deklarazioak bideoan grabatuta geldituko dira, 2010eko martxoan Palma Arena auzian Jauma Matas presidente ohiaren deklarazoak grabatu ziren bezala. Bitartean, Iñaki Urdangarinen enpresa sarearekin lotura duten 15 langile eta autonomo deklaratzen hasi dira jada gaur goizean lekuko moduan. Estrukturaren inguruko zehaztasunak emateko deitu ditu Pedro Horrach fiskalak.
Denera 70 lagun deitu ditu eta asteazken arratsaldera arte deklaratuko dute (20-25 lagun egunean).
Lekukoek (erdiak langileak, erdiak autonomoak) fiskalaren eta polizia judizialaren aurrean azalduko dute nork hartzen zituen erabakiak enpresan, nolakoa zen estruktua eta zein harreman zuten Dukearen jarduerekin.