Politika -

Erantzuna, Urkulluri

Euskadiren izen onari interesagatik erasotzea egotzi dio PPk Urkulluri

Antoni Basagoitiren hitzetan, "Urkulluk ez du onartzen bere alderdikoa ez den Eusko Jaurlaritza bat izatea".

Antonio Basagiti. Argazkia: Efe.
Antonio Basagiti. Argazkia: Efe.
Antonio Basagiti. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak “apropos” EAEko egoerari buruzko "informazio faltsua eman izana" egotzi dio Iñigo Urkullu EAJko buruari, “ez baitu onartzen jeltzaleak Eusko Jaurlaritzatik kanpo egotea”.

Basagoitik Urkulluri erantzun dio, EAEko PPren webgunean eskegitako bideo batean. Ordu batzuk lehenago, Urkulluk hitz egin du. Jeltzalearen hitzetan, Eusko Jaurlaritzako sailburu batek (ez du izenik eman) "etsita" deitu dio laguntza eske, "dirurik ez duela eta", dirua nola lortu dezaketen galdetzeko.

"Arduragabekeria izugarria" da, esan du PPko presidenteak. Ildo horretan, akusazioek logikarik ez dutela ere esan du; izan ere, foru aldundiek (EAJk Bizkaikoa gobernatzen du) eta "Eusko Jaurlaritzak diru-sarreretarako aurreikuspen berdinak egin dituzte".

Basagoitiren hitzetan, Urkulluren adierazpenak "Euskadiren, industriaren eta enpresen aurka" doaz.

Halaber, Urkullu “bere alderdien interesen alde Euskadi eta Eusko Jaurlaritza hondoratzeko” prest ikusten du Basagoitk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea