Politika -

Nazioarteko Batzordea

Basagoiti: 'Egiaztatzeak gerretako kontuak dira'

Euskadiko PPko buruak uste du ''egiaztatze onena ETAk armak entregatzea dela''. Urkulluren esanetan, ''baikortasuna'' indartzen du batzordearen lanak.

Antonio Basagoiti
Basagoiti: 'Egiaztatzeak gerretako kontuak dira'
Antonio Basagoiti

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko buruaren esanetan, ''egiaztatzeak gerretako kontuak dira, eta hori ez da Euskadin gertatu''. Bere ustez, ez dago egiaztatzaileen beharrik Euskadin, gatazka ez baita ''bi talde terroristen artean''. ''Hiltzaile eta erailak bakarrik daude hemen'', gaineratu du. Basagoitirentzat, beraz, egiaztatze onena ETAk armak uztea litzateke.

Iñigo Urkullu EAJko presidentearentzat, aldiz, bakegintza prozesuaren atzeraezintasunaren inguruan baikortasuna indartzen du txostenakl. Batzordeak egin duen lanaren ''zorroztasuna eta seriotasuna'' azpimarratu ditu Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea