Politika -

Nazioarteko Batzordea

Hurrengo egiaztatzea azkena izatea espero du Pastorrek

Ostegun honetan egiaztatze taldeak aurkeztutako dokumentua positibotzat jo du PSEren bozeramaileak. Pastor bera ere egiaztatzaileekin bildu da.

Jose Antonio Pastor
ETAren jardueraren etenaren egiaztatzea aztettu du Jose Antonio Pastorrek
Jose Antonio Pastor

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSEren bozeramaileak positibotzat jo du ostegun honetan ETAren jardueraren etena egiaztatzeko ardura izan duen nazioarteko batzordeak aurkeztu duen txostena. Batzorde horretako sei kideen ustetan, ETAk ez du atentaturik egiteko asmorik.

Radio Euskadiko 'Ganbara' saion egindako elkarrizketan, Pastorrek ''orekatu eta neurridun'' gisa definitu du dokumentua.

Erahilketak, atentatuak, erasoak, mehatxuak eta estortsioak bukatu direla egiaztatu du batzordeak, eta PSEko bozeramaileak ere bat egiten du horrekin.Dena den, Frantzian berriki atxilotutako ETAko ustezko hiru kideak ere aipatu ditu Pastorrek, ETAren jardueraz egiaztatzaileen dokumentuak jasotzen duena gogoratzeko, ''dokumentuak faltsifikatu eta armategiak mantentzen dituen ezkutuko erakunde armatua izaten” jarraitzen duela gogorarazi baitute nazioarteko kideek.Pastorrek gogoratu du talde honen betebeharra egiaztatzea dela soilik, eta ez duela bitarteko gisa aritzeko helbururik. Hurrengo egiaztatzea azkena izatea espero du Pastorrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea