Politika -
Nazioarteko harremanak
Lehendakaria Turkiara joango da misio komertzial batean, urte amaieran
Turkiaren Espainiako enbaxadoreak jakinarazi dio Patxi Lopezi Bilbo-Istanbul aireko linea berria irekiko dela eta horrek herrialde bien arteko trafikoa eta komunikazioa hobetzen lagunduko duela.
Erredakzioa
Euskadi izan da Turkiaren Espainiako enbaxadore Ayse Sinirliogluk bisitatu duen lehen autonomia-erkidegoa, eta, asteazken honetan izandako bileran lehendakariari adierazi dionez, batera lan egiteko aukerak eta Euskadiren potentzial handia izan dira gure herria aukeratzeko arrazoiak.
Patxi Lopez lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak asmoa duela Turkiara misio komertzial bat bidaltzeko urte amaiera aldera, euskal enpresak han ezartzen ari direlako eta etorkizunean negoziorako eta lankidetzarako aukera ona izan daitekeelako.
Enbaxadoreak lehendakariari jakinarazi dio Bilbo-Istanbul aireko linea berria irekiko dela eta horrek herrialde bien arteko trafikoa eta komunikazioa hobetzen lagunduko duela.
Bileran izan dira baita ere Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia eta Ainhoa Alday Kanpo Harremanetarako zuzendaria.
Turkiaren arteko harremanetarako sektore interesgarrienak automozioa, energiak eta trena dira. Halaber, unibertsitate, merkataritza-ganbera eta enpresen inguruan harremanak estutu beharko liratekeela ere adostu dute.