Politika -
Bilera
Lehendakaria Rajoyrekin bilduko da ostiralean, Monkloan
Bi agintarien arteko lehen bilera izango da Mariano Rajoyk presidentzia hartu zuenetik. Besteak beste, krisi ekonomikoa eta Euskadiko elkarbizitzaz hitz egingo dute.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakaria Mariano Rajoy Gobernuko presidentearekin bilduko da ostiral honetan, Monkloan arratsaldeko 18.00tan.
Mariano Rajoy presidente izendatu zutenetik, bi agintarien arteko lehen bilera ofiziala izango da.
Besteak beste, krisi ekonomikoa eta enpleguan duen eragina, administrazio publikoko aurrekontuen egonkortasuna, elkarbizitza demokratikoa, ETAren indarkeriaren amaieraren ostean sortutako egoera eta behin betiko desagerpena lortzeko bi Gobernuen arteko elkarlanaz hitz egingo dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea