Politika -
Gürtel auzia
Garzon: 'Entzuketen inguruko erabaki guztiak nire gain hartzen ditut'
Defentsa eskubidea urratu baino, eskubide hori defendatu zuela esan du Garzonek, epaiketan hitz egiteko izan duen azken txandan. Epaiaren zain dago orain auzia.
Erredakzioa
Entzuketen inguruko erabaki guztiak bere gain hartzen dituela esan du ostegun honetan Baltasar Garzon epaileak, egunotan bere aurka Auzitegi Gorenean egin duten epaiketaren azken jardunaldian.
2010eko maiatzetik Auzitegi Nazionalean aritzekogabetua dago Garzon, eta 'Gürtel' auziko inputatuei eta haien abokatuei kartzelan ustez legez kanpoko entzuketak egiteagatik inputatu dute. Bere jardueraren alde egiteko, Garzonek esan du defentsa eskubidea urratu baino eskubide hori defendatu zuela.''Hausnarketa egin ondoren eta legeak zorroztasunez betez hartu ziren erabakiak'', esan du Garzonek. Espetxetik delituak egiten jarrai ez zezaten bide bakarra zela gaineratu du.
Francisco Baena Bocanegra Garzonen abokatuak entzuketak legalak izan zirela defendatu du, eta epailea errugabea dela uste duela esan du, besteak beste, Justizian sinesten eta konfiantzen duelako.
Bestalde, Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak "konstituzioren aurkakotzat" jo du abokatuaren eta bezeroaren arteko entzuketetan esku hartzea. Halaber, ekintza horiek "nazkagarri" direla esan du, eta hiritarrek Eskubidezko Estatuan konfiantza galtzea eragiten dutela gaineratu du.
Epaiketa ostegun honetan bukatu da, eta epaia emateko prest gelditu da.Akusazioak 10 eta 17 urte arteko inhabilitazioa eskatu du Garzonentzat.