Politika -

Garzonen aurkako epaiketa

Akusazioak 10 eta 17 urte arteko inhabilitazioa eskatu du Garzonentzat

Ignacio Pelaezek (Garzonen aurkako kereila jarri zuena) aitortu egin du ez ziola baimena eskatu Garzoni espetxean 'Gürtel' auziko buruak bisitatzeko.

Garzon
Garzon
'Gürtel' auziko entzuketak: Garzon, akusatuen aulkian

01:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Akusazioko abokatuek 10 eta 17 urte arteko inhabilitazioa eskatu dute gaur Baltasar Garzon epailearentzat.

Horrela adierazi dute akusazioko abokatuek Auzitegi Gorenean epaiketaren bigarren egunean. Bihar, beren txostenak eta ondorioak azalduko dituzte.

Ignacio Pelaezek, 'Gürtel' auziko entzuketen auzian Baltasar Garzon epailearen aurkako kereila aurkeztu zuen abokatuak, lekuko gisa deklaratu du gaur, epaiketaren bigarren saioan, eta ukatu egin du ustezko ustelkeria sareko inputatuen abokatuak dirua zuritzeko koordinatu izana. Bere esanetan, defentsa estrategiak prestatzea izan zuten helburu.

Hain zuzen ere, Jose Luis Ulibarri 'Gürtel' auziko inputatuaren abokatua da.

Bere esanetan, Poliziak entzuketetan lortutako informazioa zeukan, eta hortaz, intimitate-eskubidea urratu zioten.

Abokatuak azaldu duenez, Pablo Crespo 'Gürtel' sareko 'bigarrena'rekin hitz egiteko joan zen Soto del Realeko espetxera (Madril), Ulibarriren defentsa prestatu eta gainerako inputatuen abokatuekin estrategiak koordinatzeko.

Abokatuaren eta bezeroaren arteko sekretuak babestuta zegoela uste zuen, baina harrezkero egiaztatu ahal izan zuen espetxeko telefonoak 'zulatuta' zeudela.

Ez zuen baimen judizialik bisita egiteko

Lekukoak aitortu egin du ez ziola baimenik eskatu Garzoni aipatu bisita egiteko (legeak hori ezartzen du), presoaren beraren eta haren abokatuaren baimena nahikoa zela iritzita.

Nolanahi ere, ezin izan du frogatu baimen hori zuela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea