Politika -
Batzarra, Madrilen
Rajoyk ETAri: 'Zuzenbidezko Estatua ez da eten'
Rajoyk oharpen hori egin dio ETAri Frantziako presidentearekin batera eman duen prentsaurrekoan. Espainiako erregeak domina bat eman dio Sarkozyri ETAren kontrako borrokan egindako lanagatik.
Erredakzioa
ETAko ustezko kideen atxiloketen harira, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak "Zuzenbidezko Estatua ez dela eten" eta ez dela etengo esan du, eta ETAk egin behar duena behin betiko pausua eman eta desagertu behar dela gaineratu du.
Rajoyk oharpen hori egin dio ETAri Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearekin eman duen prentsaurrekoan, Moncloan agintari biak bildu ostean.
"Frantziak ETAren aurkako borrokan Espainiari beti emandako laguntza eskertu dio Rajoyk Sarkozyri . Ildo horretan, ondo deritzo ETAren iragarpena.
Hala ere, ETAko usteko kideek armak eta lehergailuak zituztela gogoratu du. Hori dela eta, "Zuzenbidezko Estatua ez dela eten esan du, ez Frantzian ezta Espainian ere".
"ETA bizirik dagoen bitartean, talde terrorista bat da eta bere kideak talde terrorista baten kideak dira", esan du. Aldi berean, ETAri behin betiko pausua emateko eskatu dio.
Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea Mariano Rajoyrekin bildu da Moncloan. Bertan, egoera ekonomikoa eta ETAren kontrako borroka aztertu dituzte bi agintariek.
Nicolas Sarkozyk bere babesa eskaini dio Espainiako presidenteari Jose Manuel Gonzalez Paramok Europako Banku Zentraleko kontseilu betearazlean bere agintaldia bukatzen duenerako Espainiak EBZn kideren bat izaten jarraitzeko.
"Frantziak Espainia babesten du indarrik handiarenekin" Europako Banku Zentraleko kontseilu betearazlean posturen bat izateko, esan du Frantziako presidenteak Moncloan Rajoyrekin batera egindako prentsaurrekoan.
Rajoy Moncloara heldu denetik bertan jasoko duen lehen agintaria da Sarkozy.