Politika -
Idazkariordetza berriak
Gobernuak 7 idazkariordetza eratu ditu, aurreko bederatzien ordez
Estatuko Aldizkari Ofizialean, BOEn, sartu dira jada Estatuko idazkari berriekin batera.
Erredakzioa
Gobernuak zazpi idazkariordetza eratu ditu, aurretik zeuden bederatzien ordez, Administrazio Publikoko Ministeritzaren errege-dekretuak BOEn argitaratu duenez.
Gobernuko presidente berriak, Mariano Rajoyk, erabaki duen ministerio-egitura berriarekin bat egiteko helburuarekin, aurreko Gobernuko bederatzi idazkariordetzak kendu eta beste zazpi eratu dira.
Idazkariordetza berriak honako hauek dira: Ogasun eta Herri Administrazioa; Hezkuntza, Kultura eta Kirola; Enplegu eta Segurtasun Soziala; Industria, Energia eta Turismoa; Elikadura, Nekazaritza eta Ingurugiroa; Ekonomia eta Lehiakortasuna; eta Osasuna, Zerbitzu Sozialak eta Berdintasuna.
BOEk gainera estatuko idazkariak ere argitaratu ditu, jada ministroen kontseiluak ostiralean adostu zituenak, horien artean Ekonomiakoa, Fernando Jimenez Latorre; Gorteekin erlazioak kudeatuko dituen Jose Luis Ayllon; Europar Batasunekoa, Iñigo Mendez de Vigo, Kulturakoa, Jose Maria Lasalle; eta Azpiegituren plangintzako arduraduna, Rafael Catalá. Bestalde, Jorge Moragas Gobernuko presidentearen kabineteko burua eta Alvaro Nadal Moncloako Ekonomia Bulegoaren burua ere jada BOEn azaltzen dira.