Politika -

Legealdi berria

Mariano Rajoyk 13 ministro izendatu ditu

Soraya Saenz de Santamaria izango da Gobernuko presidenteordea eta Presidentzia ministroa. Gallardonek, de Guindosek eta Montorok ere pisu handia izango dute Rajoyren Gobernuan.

Mariano Rajoyren kargu-hartze ekitaldiak minutu gutxi batzutako iraupena izan du. EFE
Mariano Rajoyren kargu-hartze ekitaldiak minutu gutxi batzutako iraupena izan du. EFE
Rajoyk Gobernu berriaren egitura iragarri du

03:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak 13 ministroz osatutako Exekutiboa osatu du, demokrazia garaiko Gobernurik txikiena izango da, Jose Maria Aznarren 1996ko Exekutiboak baino sail bat gutxiago izango du.

Soraya Saenz de Santamaria izango da Gobernu berriko presidenteordea eta Presidentzia ministroa.

Rajoyk Alberto Ruiz Gallardon, Madrilgo alkatea, izendatu du Justizia ministro, Jose Manuel Garcia Margallok, berriz, Atzerri Gaietako Ministerioaren ardura hartuko du.

Halaber, Jorge Fernandez Diaz izango da Barne ministro eta Pedro Morenes bizkaitarra, berriz, Defentsa ministroa.

Gobernuak Ekonomia eta Lehiakortasun ministerio bat izango du, Luis de Guindos izango da sail horren burua, eta Ogasun eta Administrazio Publikoarena, berriz, Cristobal Montoro.

Gobernuko presidenteak iragarri moduan, Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministerio bat egongo da, Fatima Bañezek zuzenduko duena, eta Industria, Energia eta Turismoaren beste bat, azken horren ardura Jose Manuel Soriak hartuko du.

Ana Pastorrek Sustapen Ministerioa zuzenduko du eta Miguel Arias Cañetek Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumenekoa.

Hauek hauek dira ministro berriak:

Soraya Saenz de Santamaria, Gobernuko presidenteordea, Presidentzia ministroa eta Exekutiboko bozeramailea.

Jose Manuel Garcia Margallo, Atzerri Gaietako ministroa.

Jorge Fernandez Diaz, Barne ministroa.

Pedro Morentes, Defentsa ministroa. 

Alberto Ruiz Gallardon, Justizia ministroa.

Luis de Guindos, Ekonomia ministroa. 

Cristobal Montoro, Ogasuneko eta Administrazio Publikoko ministroa.

Jose Manuel Soria, Industria, Merkataritza eta Turismo ministroa.

Miguel Arias Cañete, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen ministroa.

Jose Ignacio Wert, Hezkuntza ministroa.

Ana Mato, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroa.

Ana Pastor, Sustapen ministroa. 

Fatima Bañez, Enplegu eta Gizarte Segurantzako ministroa.

Mariano Rajoyren ministroek ostegunean zin egingo diote karguari, Zarzuelan, 11:00etatik aurrera. Ekitaldia Audientzien Aretoan egingo dute, eta bertan, erregina egongo da.

Halaber, Rajoy izango da lekuko gisa Jesus Posada Kongresuko presidentearekin, Pio Escudero Senatuko presidentearekin, eta Pascual Sala Konstituzio Auzitegiko presidentearekin eta Carlos Divar Auzitegi Goreneko eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidentearekin batera.

Ekitaldia bukatzean, ministro berriak Zarzuelatik abiatuko dira ministro sozialista ohiekin biltzeko eta sailen eskualdatzea gauzatzeko.

Mariano Rajoyren zin-egitea

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidenteak karguaren zina egin zuen atzo ekitaldi labur batean, Zarzuela Jauregian, eta 1977. urtetik hona Espainiako duen seigarren gobernuburuan bilakatu da.

Eskuineko eskua Konstituzioan jarrita, eta ezkerrekoa Biblian jarrita, Rajoyk karguari leialtasuna adierazi dio. Adolfo Suarezek, Leopoldo Calvo-Sotelok eta Jose Maria Aznarrek erabilitako formula bera hautatu du karguaren zina egiteko. Felipe Gonzalezek eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok promesa egin zuten, zina beharrean. Arratsaldean berriro itzuli da Zarzuela Jauregira eta Juan Carlos I.ena erregeari bere Gobernu berriaren egitura azaldu dio. Bilera horren ostean Moncloa Jauregira joan da eta han agerraldi labur batean ministro berrien izenak jakinarazi ditu.

Moncloan, lehen aldiz

Espainiako Gobernuko presidente berria 11:50 inguruan iritsi da Moncloa Jauregira, Zarzuelan karguaren zina egin ostean.

Lorategian barrena, oinez heldu da Moncloako Jauregi-atarira eta han Jose Luis Rodriguez Zapateroren gabinete arduraduna, Jose Enrique Serrano, zain izan du. Bertan bilduta zeuden kazetariak agurtu ondoren, jauregian sartu da, lehen aldiz Espainiako presidente bezala. Inbestidura saioa

Rajoy asteartean izendatu zuten presidente bere alderdiko, UPNko eta FACeko diputatuen babesarekin; Amaiurren eta EAJren abstentzioarekin eta PSOE, Geroa Bai, CiU, UPyD, IU, BNG, ICV-EUiA, Cha, ERC eta Compromisen kontrako botoekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea