Politika -

Legealdi berria

Mariano Rajoy Espainiako presidente berria da jada

Arratsaldean jakinaraziko dio Erregeari Gobernu berriaren egitura zein izango den eta horren ondotik, 19:30ean, Moncloa Jauregian agerraldia egingo du ministro berrien izenak publiko egiteko.

Mariano Rajoyren kargu-hartze ekitaldiak minutu gutxi batzutako iraupena izan du. EFE
Mariano Rajoyren kargu-hartze ekitaldiak minutu gutxi batzutako iraupena izan du. EFE
Rajoyk agintaldia hasi du dagoeneko

00:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidente berria da jada. Karguaren zina ekitaldi labur batean egin du, Zarzuela Jauregian, eta 1977. urtetik hona Espainiako duen seigarren gobernuburuan bilakatu da.

Eskuineko eskua Konstituzioan jarrita, eta ezkerrekoa Biblian jarrita, Rajoyk karguari leialtasuna adierazi dio. Adolfo Suarezek, Leopoldo Calvo-Sotelok eta Jose Maria Aznarrek erabilitako formula bera hautatu du karguaren zina egiteko. Felipe Gonzalezek eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok promesa egin zuten, zina beharrean. Arratsaldean berriro itzuliko da Zarzuela Jauregira eta Juan Carlos I.ena erregeari bere Gobernu berriaren egitura azalduko dio. Bilera horren ostean Moncloa Jauregira joango da eta han agerraldia egingo du (19:30) ministro berrien izenak jakinarazteko.

Moncloan, lehen aldiz

Espainiako Gobernuko presidente berria 11:50 inguruan iritsi da Moncloa Jauregira, Zarzuelan karguaren zina egin ostean.

Lorategian barrena, oinez heldu da Moncloako Jauregi-atarira eta han Jose Luis Rodriguez Zapateroren gabinete arduraduna, Jose Enrique Serrano, zain izan du. Bertan bilduta zeuden kazetariak agurtu ondoren, jauregian sartu da, lehen aldiz Espainiako presidente bezala. Inbestidura saioa

Rajoy atzo izendatu zuten presidente bere alderdiko, UPNko eta FACeko diputatuen babesarekin; Amaiurren eta EAJren abstentzioarekin eta PSOE, Geroa Bai, CiU, UPyD, IU, BNG, ICV-EUiA, Cha, ERC eta Compromisen kontrako botoekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea