Politika -
Josu Esparza, atxilotuta
Aurore Martin Donibane Garazin egindako manifestazio batean agertu da
Protesta Askatasunak deitu du ETAko ustezko kideen azken atxiloketak salatzeko eta "euskal gatazka"rentzako "konponbide demokratikoa" eskatzeko.
Erredakzioa
Aurore Martin Batasuneko agintari ohia Josu Esparza, Julen Mugika eta Ihintza Oxandabaratz ETAko ustezko kideen aurkako manifestazioan izan da, Donibane Garazin. Aurore Martin aurkitu eta atxilotzeko agindua dago Frantziako Justiziak Espainiaren esku uzteko erabakia hartu zuenetik.
Askatasunak deitutako protestan 800 lagun inguru bildu dira, antolatzaileen arabera. Manifestazioan azken atxiloketak salatu eta "euskal gatazka"rentzako "konponbide demokratikoa" eskatu dute.
Josu Esparza ere aurkitu eta entregatzeko agindua zegoen, baina astelehenean atzeman zuten, Baionan talde abertzaleek deitutako manifestazio batean agertu eta bi egunera.
Ekineko ustezko kidea egunean bertan utzi zuten Espainiaren esku. Bertako Justiziak aske utzi zuen terrorismoa goratzeko auzian, baina kartzelan jarraitzeko agindua eman zuen ETAko aparatu politikoaren kide izan den ala ez ikertzen duten bitartean.