Politika -

Hiru auzi ditu

Garzon: 'Ez nuen New Yorkeko ikastaroengatik ordainsaririk jaso'

Baltasar Garzon epailea Auzitegi Gorenean izan da eta 2005 eta 2006 urteen artean New Yorkeko Unibertsitatean ikastaro batzuk antolatzeagatik jasotako ordainsarien inguruan deklaratu du.

Baltasar Garzon epailea, Auzitegi Gorenera iritsi denean. Argazkia: EFE
Baltasar Garzon epailea, Auzitegi Gorenera iritsi denean. Argazkia: EFE
Baltasar Garzon epailea, Auzitegi Gorenera iritsi denean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baltasar Garzon epaileak, 2005 eta 2006 urteen artean, New Yorkeko Unibertsitatean, ikastaro batzuk antolatzeagatik Banco Santander, Cepsa edo Endesa enpresen ordainsaririk eskatu ez zuela adierazi du gaur, Auzitegi Gorenean.

Horrela adierazi dute akusazioaren iturriek Garzonek Manuel Marchena Auzitegi Goreneko epailearen aurrean deklaratu ostean. Jose Luis Mazon eta Antonio Panea epaileek prebarikazioa leporatu diote Garzoni.

Auzitegi Nazionaletik kargugabetuta dagoen epaileak New Yorkeko ordainketen auziaren inguruan deklaratzen duen bigarren aldia izan da. 2010eko apirilaren 15ean ere prebarikazio eta eroskeria delituak egotzita deklaratu zuen.

Bost ordu izan da epailea Gorenean deklaratzen eta Guardia Zibilak 2005eko martxoaren 1etik 2006ko ekainaren 30era Garzonek izan zituen diru-sarreren txostenari buruz ere azalpenak eman ditu. Ikerketa horren arabera, Garzonek ez zuen New Yorkeko unibertsitatearen edo Juan Carlos I Zentroaren ordainsaririk jaso.

Kontu horietako batean ikertutako epea baino lehen jasotako 330.000 euroko diru-sarrera agertzen zen. Garzonek xehetasun guztiekin argitu du diru-sarrera hori eta 30.000 euro baino gehiago Pariseko Arte Akademiak eman zion sari bat zela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea