Politika -

Auzitegi Gorena

Garzon urtarrilaren 24an epaituko dute frankismoa ikertzeagatik

Aurretiazko arazoak planteatzeko egun hori ezarri du epaimahaiak. Baltasar Garzon epaileak eta lekukoek urtarrilaren 31n deklaratuko dute.

Baltasar Garzon epailea. EFE
Baltasar Garzon epailea
Baltasar Garzon epailea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baltasar Garzon epaileak frankismoko krimenak epaitzeko eskumena zuela erabaki zuen eta horregatik auzipetu zuten, ustezko prebarikazioa egotzita. Epaiketa urtarrilaren 24an hasiko dela iragarri du gaur Auzitegi Gorenak.

Arratsaldean Gorenak iragarri duenez, aurretiazko arazoak planteatzeko egun hori ezarri du epaimahaiak. Akusatuak eta lekukoek urtarrilaren 31n deklaratuko dute.

Gurtel auziko auzipetuen eta haien abokatuen arteko elkarrizketak kontrolatzeko agindua eman zuen Garzonek eta horregatik ere epaitu behar dute. Auzi horrengatik akusatuen aulkian eseri eta zazpi egun geroago berriz egin beharko du frankismoaren kasua dela-eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea