Politika -
A-20ko Hauteskundeak
Hamairu alderdik osatuko dute historiako Kongresurik anitzena
Orain arte, 2000. urteko hauteskundeetatik atera zen Kongresua izan da Espainiako anitzena. Urte horretan, 12 alderdik osatu zuten Madrilgo parlamentua.
Erredakzioa
Hamairu alderdi ezberdinek osatuko dute igande honetako hauteskundeetatik aterako den Kongresu berria: zazpik talde parlamentarioa izango dute, eta gainontzeko seiak talde mistoan egongo dira. Historiako Kongresurik anitzena izango da.
Orain arte, 2000. urteko hauteskundeetatik atera zen Kongresua izan da Espainiako anitzena. Urte horretan, 12 alderdik osatu zuten Madrilgo parlamentua.
Igande honetako hauteskundeetan, PSOEk eta PPk 296 eserleku lortu dituzte (sozialistek 110 eta popularrek 186), aurreko urteetan eskuratutakoaren azpitik.
1996an 297 diputatu izan zituzten PSOEk eta PPk, 2000. urtean, 308, 2004ko hauteskundeetan, 312 diputatu eta 2008koetan, berriz, 323. Gaurko emaitzen arabera, ondoko alderdiek talde parlamentarioa lortuko dute: CIU, 16 eserlekurekin, IU (11), Amaiur (7), UPyD (5) eta EAJ-PNV (5).
Horrez gain, talde mistoan alderdi hauek arituko dira: ERC (3), BNG (2), Coalición Canaria (2), Compromís-Equo (1), Geroa Bai (1) eta Foro de Ciudadanos (1). Aurreko legealdian, PSOEk eta PPk elkarrekin 323 diputatu lortu zitzuten. Gainontzeko 27 eserlekuak horrela banatu ziren: CiU (10), EAJ-PNV (6), ERC (3), IU-ICV (2), BNG (2), Coalición Canaria (2), Nafarroa Bai (1) eta UPyD (1).