Politika -

Auzitegi Gorena

Garzon azaroaren 29an epaituko dute Gürtel auziko entzuketengatik

Auzipetuen hainbat dei espiatzea leporatzen diote eta defentsa izan zen kereila aurkeztu zuena. Fiskaltzak absoluzioa eskatzen du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorena azaroaren 29an hasiko da Baltasar Garzon epaitzen Gürtel auziko auzipetuen eta abokatuen arteko deiak espiatzea leporatuta, epaitegiko iturriek jakitera eman dutenez.

Ignacio Pelaez defentsa abokatuak aurkeztu zuen kereila baten harira hasiko da epaiketa. Abokatuak hamar urteko kargugabetzea eskatzen du Garzonen kontra prebarikazioa leporatuta.

Fiskaltzak, bere aldetik, Garzonen absoluzioa eskatu du, prebarikaziorik egin ez duelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea