Politika -

ETAren adierazpena

Maixabel Lasa: 'Herritarrok, azkenik, askatasuna konkistatu dugu'

"Historia borreroek edo hilketak babestu dituztenek esandakoen isla izatea ez dugu onartuko" esan du, hala ere, Eusko Jaurlaritzako Terrorismoaren Biktimei laguntzeko zuzendaritzako arduradunak.

Maixabel Lasa. EITB.
ETAren agiria: Maixabel Lasaren adierazpen osoa

06:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Herritar errugabeok, azkenik, askatsauna konkistatu dugu, Hori dela eta, gaur poztasunerako eta itxaropenerako garaia dugu. Bi sentimendu horiek erabatekoak izango dira ETA desegiten denean" esan du Maixabel Lasa Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzako arduradunak.

"Hainbeste min eta sufrimendu eragin dutenek zigorrik jaso gabeko" amaiera izatea "erabat" baztertu du Lasak. Era berean, indarkeria pairatu dutenentzat terrorismoaren amaiera "iraingarri" bat saihesteko konpromiso pertsonala azpimarratu du.

Eusko Jaurlaritzan terrorismoaren biktimen monumentuari egindako lore eskaintzaren ondoren egin ditu Lasak adierazpen horiek. Ondoren, biktimen egoera eta beharrizanak aztertzen dituen Legebiltzarreko batzordearen aurrean aritu da.

Bost puntuko testuak

Horrez gain, bost puntutan banatutako testua irakurri du. Bertan adierazi duenez, euskal gizarteak "ez du onartuko zigor gabetasunak eta lizunkeria moralak aurrera egitea azken aldian hainbeste espero izan dugun albistea aprobetxatuta".

Hori dela eta, "historia borreroek esandakoaren edo hilketak babestu dituztenen isla izatea ez dugu onartuko" esan du, Maixabel Lasak. "Ez dugu ahaztuko Euskal Herriaren izenean hil dutela", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea