Politika -

Ustezko ustelerkia auzia

Komisiorik kobratu ez duela defendatu du De Miguelek

Pilatu duen ondarea bere lanaren emaitza dela adierazi du Arabako diputatu ohiak epailearen aurrean. EAJko Arabako agintari ohiak egindako agerraldia orain arteko luzeena izan da.

Alfredo de Miguel, Arabako Toki Administrazio diputatu ohia.
Alfredo de Miguel, Arabako Toki Administrazio diputatu ohia.
De Miguelek ia 10 orduz deklaratu du epailearen aurrean

01:37

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataia Consulting enpresak legez kanpoko komisiorik kobratu ez zuela adierazi du gaur Alfredo de Miguel Arabako diputatu ohiak epailearen aurrean. Era berean, pilatu duen ondarea bere lanaren emaitza dela defendatu du auzipetuak.

Arabako EAJko agintari ohiak egindako agerraldia orain arteko luzeena izan da, izan ere, zortzi orduko iraupena izan du, iturri juridikoek jakitera eman dutenez.

Gasteizko Justizia Jauregian egindako agerraldian, Josu Izaguirre fiskalburuak, Roberto Ramos epaileak eta abokatuek egindako galdera ia guztiei erantzun die De Miguelek.

"Epaiketa paraleloa"

Epailearen aurrean agertu baino lehen, De Miguelek adierazi du errugabe dela eta "epaiketa paralelo baten biktima" dela salatu du.

De Miguelek Gasteizen epailearen aurrean agertu baino lehen egin ditu adierazpenok. Izan ere, EAJko hamabost bat kargudun ohi eta militante auzipetuta daduen ustezko ustelkeria auziko auzipetu nagusietakoa da.

Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, De Miguelek esan du justiziarekin "kolaboratzeko" eta "errugabe" dela erakusteko joan dela epaitegira.

De Miguelek kritikatu egin ditu "filtrazio interesatuak", eta horien aurrean babesgabe sentitu dela.

"Tamalez, hori eginda dago, ezin dugu ezer egin horren aurka", gaineratu du. "Gu eta gure familiak dira gai hau argitzeko interes handiena dugunok", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea