Politika -

Donostiako Bake Konferentzia

Urizarrek alderdien mahai bat eskatu du "indarkeririk gabe"

"Indarkeri oro desagertuta", alderdi politikoek mahai baten inguruan "eseri eta adostasun bat" lortzea izango litzateke helburua, esan du EAko buruzagiak

Urizar Aieteko jauregira heltzerako momentuan. EITB
Urizar Aieteko jauregira heltzerako momentuan. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bestalde, Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak “ibilbide orri bat” aurkeztu du Nazioarteko Konferentziaren osoko bilkuran, ETA-ren amaiera eta normalkuntza lortzeko bidea sendotzeko. Horren baitan, euskal alderdiek elkarrizketa mahai bat osatu beharko lukete « indarkeririk gabe « .

Bere ustetan, ETAren su etenak atzera bueltarik ez duela ikusita, Espainia eta Frantziako gobernuek “fitxa mugitu beharko lukete”, eta presoen egoera arintzeko zenbait neurri onartu. Hurrengo urratsa, « mahai tekniko bat » osatzea litzateke, eta bertan espainiar zein frantziar gobernuek presoen egoeraz, desarmeaz eta armen desegiteaz besterik ez lukete hitzegingo. Urizarren esanetan, ETAri ez dagokio beste inolako paperik prozesu horretan.

Amaitzeko, “indarkeri oro desagertuta”, alderdi politikoek mahai baten inguruan “eseri eta adostasun bat” lortzea izango litzateke helburua.

EA-ko presidenteak uste du euskal gizartearen nahia marku juridikoan jaso beharko litzatekeela.

“”Euskal gizartearen nahia da gatazkaren motorra eta soluzioa izatea”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea