Politika -
Soslaia
Biografia: Gerry Adams, desarmean lagundu zuen IRAko kidea
Talde terroristaren kide izan zen eta indarkeria bertan behera utzi ostean, Sinn Fein alderdiarekin bizitza politikoan murgildu zen. Ipar Irlandako bake prozesuaren funtsezko papera bete zuen.
Erredakzioa
Gerry Adams 1948. urtean jaio zen Belfasten, Irlandar Armada Errepublikarrarekin harreman estua zuen familia batean. Oso gaztea zela, ibilbide politikoari ekin zion eta erantzukizun handiko karguak hartu zituen Irlandar Armada Errepublikarrean (IRA). Erresuma Batuan eta Irlandan garai hartan izandako atentatu batzuk leporatu zizkioten Adamsi baina berak akusazio guztiak ukatu ditu beti. Zenbaitetan espetxeratu zuten eta beste hainbat alditan kartzelatik atera zuten esaterako 1972. urtean, IRAren eta Gobernuaren arteko bakerako elkarrizketetan parte hartzeko.
1978. urtean Sinn Fein Ipar Irlandako alderdi errepublikar ezkertiarreko presidenteorde bihurtu zen eta 80ko hamarkadan, hauteskundeetara aurkeztu eta aulki bat lortu zuen Erresuma Batuko Parlamentuan (inoiz hartu ez duen aulkia). Errepublikarrek Parlamentuan lortutako ordezkaritzak protestanteak amorratu zituen. Horrela, Ulster Defendatzeko Elkartea Adams hiltzen saiatu zen.
Sinn Fein alderdiaren arrakastei esker, IRAk su-etena iragarri zuen 1944ean. Hala ere, John Majorren Gobernuak unionisten bozekiko zuen menpekotasunak aurrerapausoak atzeratu zituen eta honen ondorioz, IRAk bertan behera utzi zuen su-etena.
Geroago, beste su-eten bat lortu zuten, besteak beste, Erresuma Batuko eta Irlandako Gobernuen, Sinn Feinen eta Ulsterreko Alderdi Unionistaren arteko bilerak egin ostean. Bake giro honek 1998ko apirilean Belfasteko Akordio historikoa sinatu arte iraun zuen.
Ika-mika handia sortu duen figura da Gerry Adamsena. Batzuk, gorrotatzen dute eta besteek, berriz, maitatu. Adamsi esker, Ipar Irlandako mugimendu errepublikarra Westminsterrera iritsi zen. Belfasteko Akordioa sinatzean, Adamsen aurkariek "saldu" izana egotzi zioten. Adamsen esanetan, ordea, akordio honek bide konstituzionalak eta baketsuak jorratuta Irlanda batua lortzeko mekanismoak eskainiko zituen, hala izan zen bezala.