Politika -

Dokumentazioa

Donostiako Bake Konferentzia, beste urrats bat bakearen bidean

Ekitaldia astelehenean egingo dute Donostiako Bakearen Etxean, 14:00etatik 17:00etara eta "nazioarteko liderrak" ere bertan izango dira.

Konferentzia astelehenean hasiko da. Argazkia: Efe.
Konferentzia astelehenean hasiko da. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Euskal Gatazkaren konponbidea bultzatzeko Nazioarteko Konferentzia' Lokarrik eta nazioarteko bost erakundek sustatutako saiakera berria da. Helburua indarkeriaren amaiera eta Euskadin normalizazio politika lortzea da, ETAren behin betiko amaiera iragarriko duen komunikatua iristear dagoen testuinguruan.

Konferentzia astelehenean izango da, Donostiako Bakearen Etxean, eta "nazioarteko liderren" parte-hartzea izango du. Lider horiek zeintzuk diren larunbatean iragarriko dute. Euskadiko alderdi politikoak eta sindikatuak ere ekitaldian parte hartuko dute.

Nazioarteko agintarien artean, Bertie Ahern Irlandako lehen ministro oihak bere parte-hartzea baieztatu du The Irish Times egunkariaren bitartez. Bere hitzetan, Espainiako Gobernuaren onespena izan du.

Jonathan Powell Tony Blair Britaniako lehen ministro oiharen kabinete burua izandakoa ere Donostian izango da- Powell Ipar Irlandako bake prozesuko negoziatzaile nagusietako bat izan zen 10 urtez.

Madrileko zein Euskadiko Gobernuak eta Alderdi Popularra ez dira Konferentzian izango.

Konferentzia Lokarrik sustatu du zenbait talderekin batera: Brian Currinen Kontakturako Nazioarteko taldea, Berghof Foundation; Concilition Resorucers; The Desmond and Teah Tutu Legacy Fouindation y NOREF.

Ekitaldia horrelakoa izango da

Bake Konferentzia 14:00etan hasi eta 17:00etan amaituko da, astelehenean, eta izaera pribatua izango du. Gonbidatuek hiru minutuizango dute bakoitzaren ikuspuntua azaltzeko. Horren ondoren, ondorioak jendaurrean agertuko dituzte.

Astelehena arte "Bake Konferentzia Birtuala" abian dago, horrela deitzen baitzaio bilera prestatzen duen etapari. Prestaketak asteartean hasi dira eta antolatzaileak, nazioarteko liderrak, agintari politikoak, sindikatuak eta gizarte taldeak internet bidez paret hartzen ari dira.

Horrela, Bake Konferentziara gonbidatutakoek euren proposamenak eta dokumentuak partekatzeko aukera dute, aztertu eta goi-bileraren amaierako ondorioetan sartzeko.Erakunde antolatzaileen ibilbidea

Gatazkak Konpontzeko Berghof Fundazioak (Alemania) 35 urte baino gehiago daramatza baliabide filantropikoak bake ikasketetara bideratzen. Fundazio pribatu familiarra da, eta gatazken konponbideetako innobazioan bikaintasuna lortzea dute helburu.

Conciliation Resources (Erresuma Batua) erakunde independentea da, eta nazioarteko mailan lan egiten du, "gatazka bortitzak prebenitzeko, justizia sustatzeko eta gerrek suntsitutako gizarteetan bake iraunkorra eraikitzeko".

Desmond and Leah Tutu Legacy Foundation jaioberriak Desmond eta Leah Tuturen jabego intelektuala salbatzea du helburu. Desmond eta Leah Tutu" izena duten erakunde, beka eta programa guztien plataforma da, eta biek bakearen alde egindako lana zabaltzen lagunduko du.

Norwegian Peacebuilding Resource Centre/Norsk Ressurssenter for Fredsbygging (NOREF) baliabide zentroa da, ezagutzak eta esperientziak bildu eta bake politikak indartzeko. Norvegian bakea lortzeko zentro giltzarritzat jo zuen herrialde hartako Gobernuak 2008ko ekainean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea