Politika -
EPPkaren iragarpena
Behin betiko bakearentzat aurrerapauso bat gehiago dela dio Urizarrek
Gobernuari "pausoak" eskatu dizkio orain EAko idazkari nagusiak.
Erredakzioa
EAko idazkari nagusiak eta Bilduko ordezkariak, Pello Urizarrek esan du EPPKaren iragarpena "normalizazio osorako eta behin betiko bakerako aurrerapauso bat gehiago" dela. Gobernuak, orain, "pausoak" eman behar dituela gaineratu du.
Presoen erabakia "positiboa" dela eta prozesuak ez duela atzerabueltarik adierazi du.
Bat egite hau "garrantzitsua" dela esan du, ETAko presoek "zeregin garrantzitsua" dutelako. "Beste kasu batzuetan ikusi dugu, hala nola Irlandan, IRAko presoen zereginari garrantzi handia eman zitzaiola", gaineratu du.
"Presoak prozesuaren partaide izatea" eskatu dio Gobernuari Bilduko ordezkariak., eta "pausoak" exijitu dizkio. "Ezin du bere oskolean itxita gelditu eta pausoak besteek, aurkariek eman behar dituztela esan".
"Prozesu bat alde bakarrekoa izan daiteke hasieran" esan du Urizarrek, "baina aurretik egon diren esperientziek erakutsi digute amaiera lortzeko, alde guztien inplikazioa beharrezkoa dela".