Politika -

Bateragune auziaren epaia

PSE-EEk 'ulertzen' du ebazpenak eragin duen 'harridura'

Era berean, Jose Antonio Pastor PSEren bozeramaileak esan du Auzitegi Nazionalaren erabakia "errespetatzen" duela.

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramailea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramailea, artxiboko irudian.
Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramailea, artxiboko irudian. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak esan du bere alderdiak "errespetatzen" duela Bateragune auziaren epaia, baina "ulertzen" omen du erabakiak "sektore batzuetan, egun Euskadin bizi dugun egoera politikoa kontuan izanda", sortu duen "harridura".

"Ulertzen dugu erreakzio hori, izan ere, badakigu herri honetako gehiengoa ziur dagoela indarkeriaren zikloaren amaieran gaudela", adierazi du Pastorrek.

Sozialisten EAEko bozeramaileak begi onez ikusten du Otegik epaiketan ETA "soberan" dagoela eta "oztopoa" dela esatea, "aurrez inoiz ez" zuelako esan eta "ETArekiko duen iritzia aldatu dela" erakusten duelako. Dena dela, "kartzelatik kanpo zegoenean, buruzagi politikoa zenean" hori esan ez izana kritikatu du.

Pastorren arabera, ebazpenak "Zuzenbidezko Estatuaren funtzionamenduari erantzuten dio, ez aukera politiko bati", zeren demokrazian "botere banaketa" baitago, eta alderdi politikoek "errespetatu" egin behar dituzte erabaki judizialak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea